• _O3A2559
  • _O3A2594
  • _O3A2615
  • _O3A2695
  • _DSC0312
  • _DSC0405
  • _DSC0622
  • _JM_9360
  • _JM_9362
  • _JM_9395
  • 105106316
  • 105106390
  • 105106399
  • full screen slider
  • _O3A3102
image carousel by WOWSlider.com v7.3


Apirilaren 1ean, XXIV.AZKOITIAZPEITIA maratoi erdia izango da. Gure lurraldean diren maratoi erdietan handiena, DIEGO bere sortzailea izan zen bezalaxe. Euskal Herriko errepide lasterketetan onena da eta aurtengoan EUROPEAN ATHLETICS erakundeak emandako 3 izarrak estreinatuko ditu gure lasterketak. ROAD QUALITY RACE egutegiko lasterketa probetan lortutakoak dira 3 izar hauek.

Sari edo aitorpen horrek probaren maila bermatu eta azpimarratu besterik ez du egiten, izan ere, AZKOITIAZPEITIA lasterketa Europako proba onenetarikoa izan da bere sorreratik. Hala ere, goreneko proba bat izateak ez du esan nahi probaren herrikoi maila izaera baztertu behar denik.

Gaur egun proba paregabea da: sakon aztertutako eta ondo diseinatutako ibilbidea du, lasterketa buruan doazenek beste korrikalaririk ez doblatzeko, beraz, erosoa da edonorentzat. Herri barruko guneetan ikusleek lasterkariak txalo artean hartzen dituzte; kanpoko ibilbideak, berriz, Urola bailarako edertasunaz gozatzeko aukera ematen du. Azkoitian hasi eta bidegorrian zehar Loiolara, bertako Basilika aurretik igaro eta berehala Azpeitiko zaleen txaloak jasoko dituzte korrikalariek. Bukatzeko, helmuga zain izango dute Loiolako Inazio hiribidean, hainbat aldiz Azkoitiko eta Azpeitiko zaleok entrenatu dugun gune berberatik pasatuz. Ibilbide berri hau korri egiteko, sentitzeko, ondo pasatzeko, txaloak jotzeko, gogoratzeko......dago egina.

AZKOITIAZPEITIA maratoi erdia, beti izango da proba ofiziala, non bertan lortzen diren denborak nahiz eta 02:30:00ak izan, balio atletikoa izango duten. Parte hartzaileek jakingo dute homologatutako maratoi erdi bat egin dutela, alegia, arauak betetzen dituena eta epaileek oniritzia ematen diotena. Hori guztia Azkoitiko eta Azpeitiko bolondres talde batek antolatu eta kudeatutako ibilbide batean, beti ere korrikalariaren segurtasuna bermatzen duena ; horrez gain, parte hartzaileek ez dute pilaketarik jasango eta sentsazio zoragarriak, apartak sentituko dituzte, baina batez ere, handietan handiena omenduko dugu: DIEGO


AZKOITIAZPEITIA ANTOLAKUNTZA


        Aurtengoan ere hemen da. 2016ean Azkoitian eman genuen eta aurtengoan Azpeitiko Soreasu antzokian izango da
        emanaldia. FIZ PURO MARATON atletismo inguruan azken urteetan egin den filmarik sakonetako bat da. Atletismoa
        benetan zer den erakusten duena. Filmaren zuzendari den Rodrigo Moro bera ere bertan izango da Filma aurkezten.
        Gonbidatuta zaudete osteguna, martxoaren 30 gaueko 9tan.




Atzo aurkeztu zen XXIV.AZKOITIAZPEITIA

|Gehiago irakurri|



"LUDOTEKA" Zerbitzua Maratoi Erdian eta Lasterketa Motzean parte hartu
behar duten lasterkarien seme-alabentzat

|Gehiago irakurri|


SUSTAPENAK

|Gehiago irakurri|

IZENA EMANDAKOEN ZERRENDAK (Dorsalekin)

- MARATOI ERDIA

- LASTERKETA MOTZA


Zerrendak ASTELEHENETAN eguneratuko dira


AZKOITIAZPEITIA Izen Emate Irekiera

|Gehiago irakurri|


   Oferplan eskaintza, lehen egunean agortu da. Eskerrik asko bertan izena eman duzuen guztiori. Gogoratu zuen
   datuak azkoitia-azpeitia@azkoitia-azpeitia.com helbidera bidali behar dituzuela izen ematea guztiz egiteko
   eta dortsalak asignatzeko.





Babesten dute:




XEYE ELKARTEA

20730 Azpeitia (Gipuzkoa)
mail:azkoitia-azpeitia@azkoitia-azpeitia.com


© AZKOITIAZPEITIA 2017

                          WEB DESIGN:IRUDHITZ